nada nada nada
DESARROLLO SECTOR PRIMARIO
ESPAÑOL separa idioma EUSKERA
nada nada nada
nada
NEKAZARITZA
linea
 

Nekazaritza


Hemen zaude: Hasiera : Lan-esparruak : Nekazaritza

Teknologia-arlora bideratutako enpresa dugu DSP. Nekazaritzan ekoizpena hobetzeko eta egokiago kudeatzeko lagungarri diren sistemak hobetu nahi ditu gure enpresak, eta zuzenean zein zeharka horretan lagungarri diren produktuak garatzen ditu bere jakintza eta ezagupen teknologikoak aplikatuta; horixe da gure enpresaren filosofia. Horrexegatik dihardugu buru-belarri, lehendabiziko fase honetan, produktu berriak ikertzen, berotegiak automatizatzea eta kontrolatzea izanik orain gure helburu behinena.

Ez dugu nahi gure proposamenak erabatekoak eta itxiak izatea, azken batean, gure bezeroen onuraren alde lan egin nahi dugulako gure jakintza eta ezagupenak erabilita. Horren erakusgarri dugu, esaterako, hazkunde-sentsorea garatzen egindako lana, horien bitartez, nekazariak bere buruari egindako galderei erantzuten diegu-eta: Zenbat hazi da landarea? Zein baldintzatan? Gehiagotan ureztatu behar ditut landareak? Onuragarria da? Zein eragin dute argitasunak, beroak eta hotzak? Zein eragin du ongarriak?

DSP izan liteke giltza, gure bezeroek beren beharrizanei erantzuna emateko bidea aurki dezaten: dudarik gabe, ekarri gurera zure kontsultak.


Copyright (c) 2011 Desarrollo Sector Primario S.L. · Todos los derechos reservados
Aviso legal · Gunearen Mapa · info@dsp.com.es

Valid XHTML 1.0 Transitional

ˇCSS Válido!

 
nada nada