nada nada nada
DESARROLLO SECTOR PRIMARIO
ESPAÑOL separa idioma EUSKERA
nada nada nada
nada
Empresa
linea
 

Enpresa


Hemen zaude Hasiera : Enpresa

Lehen Sektorearen Garapena (gaztelaniaz "Desarrollo Sector Primario", eta, laburtuta, DSP) enpresa europarra dugu; Kantabrian dago kokatuta, eta, produktu egokiak sortu nahian, ikerketa eta garapen teknologikoa ditu helburu, nekazaritza eta abeltzaintzaren arloetan lana automatizatzeko, ekoizpena kudeatzeko eta salmenta hobetzeko.

Gure helburua zein den? Informazioaren teknologia berriak ekarri nahi ditugu lehen sektorera, era horretara, zure negoziora neurri-neurrian egokituko den produktu edo zerbitzua eskaintzeko. Horretan ematen dugu, bai, gure indar guztia, guk geuk sortutako hardware eta software egokiak sortzen eta hobetzen, baserriko lanari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

nada
XEDEA   Sistema, produktu eta zerbitzu aurreratuak garatu, fabrikatu eta saldu nekazaritza eta abeltzaintza arloetarako, merkaturatutako edo/eta geuk garatutako bitartekoak erabiliz. Aitzindari izan nahi dugu barneko merkatuan, eta horretan dihardugu, sektorean produktu berriak eta berritzaileak eskainita laneko beharrizan guztiei erantzun nahian.
nada
IKUSPEGIA   Gure ikuspegian honako jarduera hauek hartzen dira oinarritzat:
nada nada nada nada nada nada
  item Demokrazia, Elkartasuna eta Lanaren Garrantzia, horiexek dira gure harremanetan oinarri.   item Produktuak, zerbitzuak eta komunikazioa berritzen dugu etengabean, marka berritzailea delako irudia sortu eta sendotzeko.
nada nada nada nada nada nada
  item Bezeroarengandik hurbil gaude, bertatik bertara, eta horixe da bere beharrak zein diren jakin eta behar horiei erabat erantzuteko oinarri, betiere Kalitatea, Kostua eta Epeak ardatz direla.   item Guztion garapen pertsonala sustatzen dugu, barneko funtzionamenduan denok baikara partaide eta helburuak guztiok adostuak baitira.
nada nada nada nada nada nada
  item Era koordinatuan lan egiten dugu, inork inoiz alferrik lan egin ez dezan eta etenik gabe hobetu daitezen gure lan-prozedurak eta jardunak, betiere ingurumena errespetatuta.   item Aliantza estrategikoak erabiltzen ditugu sektoreko enpresa, hornitzaile eta beste fabrikatzaile batzuekin, elkarlanean negozioak bideratzeko, lan-jardun onak elkarri ikasteko eta kostuak merkatzeko.
nada nada nada nada nada nada
  item Gure negozioa hazkundean oinarritzen da, barne-merkatuan aitzindari izan nahi dugu eta.      
nada nada nada nada nada nada

Copyright (c) 2011 Desarrollo Sector Primario S.L. · Todos los derechos reservados
Aviso legal · Gunearen Mapa · info@dsp.com.es

Valid XHTML 1.0 Transitional

ˇCSS Válido!

 
nada nada