nada nada nada
DESARROLLO SECTOR PRIMARIO
ESPAÑOL separador idiomas EUSKERA
nada nada nada
nada
Ganadería
linea
 

Abeltzaintza


Hemen zaude Hasiera : Lan-esparruak : Abeltzaintza

Jatorriko prezio baxuak izan dira nagusi, esnegintzarentzako beste urte zail batean. Negoziazio kolektiboa sustatu da, abeltzainen eta industrien arteko diferentziak konpontzen saiatzeko; izan ere, alde bien arteko kontratuak nahitaezkoak izatea bereganatu dute.

Aurreikuspenen arabera, ekoizleentzako den prezioaren zatia egungo %42tik %38ra jaitsiko da 2015ean, 2008ko hasieran hasitako beheranzko joeraren ildotik. Industriak %3 egingo luke gora, %37raino hain zuzen ere, eta banaketa %25ekoa izango litzateke, hots, egungoa baino puntu bat gehiago.

Hala eta guztiz ere, ekoizleen eta enpresen arteko desadostasunek beren horretan jarraitu dute ekitaldi honetan, non banaketa abeltzainen ikusmiran izan den eta, beraz, esnearen erabilera “produktu erakargarri”tzat hartzen dute.

Euromonitor ikerketa enpresak aurreikusten duenez, esnearen txikizkako ekoizlearen etekinek behera egingo dute Mendebaldeko Europan datozen bost urteetan ere.

Aurreikuspenen arabera, ekoizleentzako den prezioaren zatia egungo %42tik %38ra jaitsiko da 2015ean, 2008ko hasieran hasitako beheranzko joeraren ildotik. Industriak %3 egingo luke gora, %37raino hain zuzen ere, eta banaketa %25ekoa izango litzateke, hots, egungoa baino puntu bat gehiago.

Euromonitorrek ohartarazi du, gainera, EBko abeletxeen kopuruak behera egingo duela seguru asko: prezioen hegazkortasunak esnegintzan diharduten ustiategi txikiak botako ditu merkatutik.

Krisialdiagatik eta abeltzainentzako laguntzarik ezagatik protesta egiteaz gain, iritsi da unea ekoizleek aurrera pausoa egin dezaten eta euren estrategia antola dezaten hainbat alderdi hobetzeko hala nola balio erantsia, komertzializazioa eta kontsumitzaileekiko harremanak.

“Abeltzainek eurek gauzatu behar dute «ekoizlearengandik platerera» esakunea, azken katenbegietako marjina handiagoa ekoizleengana irits dadin”.

Horretarako, ENBAko presidentea den Mikel Arteagak dioenez hauexek egin behar dira:

nada
elikadura Elikadura-katea berriz orekatzea
nada
banaketaren Banaketaren gehiegikeriak amaitzea
nada
Industria Industria eta komertzialen jardun kaltegarriak zuzentzea
nada
antolaketaren Antolaketaren oinarriak finkatzea ekoizleok sustapenaren eta komertzializazioaren protagonistak izan gaitezen
nada nada

Abeltzainak aukera dute euren ekoizpen-prozesua jartzea eta zuzenean egitea produktuaren banaketa (esne pasteurizatua); hala, etekin handiagoak lortuko ditu komertzializazio-marjinak integratzen direla-eta.

ruta lactea Makina Banagailua Behitik Pasteurizazioa egiteko makina

Europako arauek debekatu egiten dute esne gordina komertzializatzea, pasteurizazio-prozesurik ez duen esnea. Abeltzainik gehienek 1. fasera arteko prozesua besterik ez dute, hots, esne gordina jetzita lortu artekoa: esnea hozkailuetan uzten dute ondoren esne-fabrikatzaileak bil dezan.

Esnea kontsumitzaileari komertzializatu ahal izateko, 2. fasea gehitu behar du ekoizpen-katean, hots, pasteurizazio fasea. Horretarako, abeltzainari , dsperek tresna hauen laguntza emango dio pasteurizazioa egiteko makina eta Makina Banagailua Behitik.


Copyright (c) 2011 Desarrollo Sector Primario S.L. · Todos los derechos reservados
Aviso legal · Gunearen Mapa · info@dsp.com.es

Valid XHTML 1.0 Transitional

ˇCSS Válido!

 
nada nada