nada nada nada
DESARROLLO SECTOR PRIMARIO
ESPAÑOL separa idioma EUSKERA
nada nada nada
nada
Pasteurizadora
linea

Pasteurizatzeko makina


Hemen zaude Hasiera : Lan-esparruak : Abeltzaintza : Pasteurizatzeko makina

Pasteurizazioa (HTST) janariak egonkortzeko modua da; sistema horri esker, janarietan dauden mikroorganismoen kopurua murrizten da, eta, horrela, elikagai horiek denbora gehiagoan irauten dute jateko moduan. Labur esanda, hauxe da prozesua: esnea gutxi gorabehera 72°C-ko tenperaturan berotzen da, eta, bat-batean, hoztu egiten da 4°C-ra iritsi arte. Esnea pasteurizatuz gero, janarietako flora patogenoa suntsitzen da, eta, era horretara, esne gordinaren antzeko ezaugarriak gordetzen dira luzaroan. Esne pasteurizatua hotzetan kontserbatu behar da.

Esnearen osagaiak direla-eta esan behar da, pasteurizazioaren ondoren, ez dela ezer ezberdinik igartzen kremari dagokionez, eta laktosak ere ez du ia inolako aldaketarik nabaritzen. Esne-gazuraren proteinetan ere ez da aldaketarik ikusten, eta, beraz, ez da suefhidrilorik sortzen, ez eta egosi usainik edo zaporerik ere hartzen. Egia da ez dela b-laktoglobulina-kaseina konplexurik sortzen, baina bai aldatzen da mizelen egitura, eta horrek eragina du gatzagiaren jardunean. Enzimei dagokienez, pasteurizazioak lipasak hondatzen ditu, eta fosfatasa alkalinoen jarduna ere galarazten du. Azkenik, pasteurizazioak ez die bitaminei eragiten, edo oso gutxi, eragitekotan.

PASTEURIZATZEKO DSP MAKINA AUTOMATIKOA

nada
Capacidad pasteurizacion Pasteurizatzeko gaitasuna 500 litro/ordukoa ere izan liteke. Makina trinkoa da, oso fidagarria, eta egonkortasun termiko handia du.
nada
probada montada Makina horrekin lanean hasteko, ezer gutxi behar da, erabat probatuta eta muntatuta etortzen da-eta; konektatu elektrizitate-sarera eta ur- nahiz esne-hartuneetara. eta kito! Besterik ez da behar!
nada
acero inoxidable Bai balantze-galdarak bai bonbak eta abarrak AISI 316 altzairu herdoilgaitzez eginak dira.
nada
valvulas mariposa Balbulak AISI 316 DN-25 tximeletadunak dira, eta barneko zirkuitu guztiak eta osasun-balbulen multzoa DIN 11851 arauen araberakoak dira.
nada
soldaduras Soldadura guztiak egiterakoan, barnekoa gas geldoaz betetzen da, era horretara, kutsadura-arriskurik egon ez dadin.
nada
acero inoxidable Makina osagai guztiei eusteko bankada ere altzairu herdoilgaitzez eginda dago, eta oinak erregulatzeko modukoak dira, nahierara jartzeko altuera.
nada
acero inoxidable Kontrol-armairua ere altzairu herdoilgaitzez eginda dago, eta bertan daude bilduta pasteurizazio-makina babesteko, kontrolatzeko eta agintzeko osagai guztiak. Papera darabilen erregistratzailea ere instalatu daiteke nahi izanez gero, tenperatura erregistratu eta ekoizpen-prozesua bermatzeko.
nada nada

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, dudarik gabe, bide hau erabili gurekin harremanetan jartzeko.


Copyright (c) 2011 Desarrollo Sector Primario S.L. · Todos los derechos reservados
Aviso legal · Gunearen Mapa · info@dsp.com.es

Valid XHTML 1.0 Transitional

ˇCSS Válido!

nada nada